XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

58. - Hamar birjinak.

Zeruko erresumak iduri izanen ditu hamar birjina, beren lanpak harturik, ezkont-berrien biderat joan zirenak.

Heietarik bortz erhoak ziren, eta bortz zuhurrak.

Bortz erhoek lanpak hartu zituzten, bainan ez oliorik berekin.

Zuhurrek aldiz lanpekin batean olio-untziak hartu zituzten.

Eta nola ezkont-berriek berantzen baitzuten, denak logaletu eta lokhartu ziren.

Bainan gauerditan oihu bat aditu zen: Huna ezkont-berria nun heldu den, zoazkiote biderat.

Orduan birjina hek guziak jeiki ziren eta beren krisailuak adelatu zituzten.

Eta erhoek erran zioten zuhurreri: Emaguzue zuen oliotik, gure krisailuak hiltzerat doatzi.

Zuhurrek ihardetsi zuten Beldurrez-eta ez dadin aski izan zuen eta guretako, hobe duzue saltegirat joaitea eta han zuentzat erostea.

Erosterat joan ziren artean, ezkont-berria jin zen, eta prest zirenak harekin sartu ziren ezteietarat eta athea hetsi zen.